Carousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel image

Grina eta Harmonia


Abakando ideia bat eta plano batzuk besterik ez zenean, GRINA zen proiektua hobekien definitzen zuen hitza. Gaur egun ere pisu-hitza da. Eta grina diogunean, ilusioa, ahalegina, ausardia ere esaten dugu. Itsaskian espezializatutako etxea gara, ezin dugu ezkutatu. Eta zerbaitegatik ezagutzen bagaituzte, gure produktuaren kalitateagatik da, beti bere gamako onena.

Sukalondoan gure haztegi-igerilekua dugu, non itsaskiak zure mahaira eraman arte bizirik irauten dute; nekorak, txangurruak, abakandoak, izkirak, zigalak, ostrak, txirlak, berberetxoak, karrakelak... Itsasoko uretan egosten ditugu edo plantxan eskaintzen ditugu, zuk nahi duzun bezala, guretzat funtsezkoa dena errespetatuz, haren zapore nagusia.

Eta gizakia itsaskiz bakarrik bizi ez denez, gure kartetan lurralde honetako sukaldaritzako berezko produktuak aurkituko dituzu; arrain freskoak, sasoiko barazkiak, jatorri oneko haragia eta zure gustura egoki ditzakegun arrozak.

Jantoki nagusiak 46 mahaikide har ditzake, eta bi erreserbatuak, zortzi eta hamalau hurrenez hurren. Erreserbatu horiek, telebistaz hornituak, oso egokiak dira enpresa bazkarietarako eta familia ekitaldietarako, eta ezin hobeak dira ekitaldi onenez konpainia onenean gozatzeko.